Data Center inguruneak
Enpresa- eta hezkuntza-zerbitzariekin lotutako sistemak eta zerbitzuak
Zerbitzuak
CPDaren (datuak prozesatzeko zentroaren) aholkularitza egiten dugu, bezeroaren beharretara ondoen egokitzen den irtenbidea proposatuz. CPD baten osagai guztiak hartzen ditugu kontuan: nolakoak diren, zerbitzariak, biltegiratze-mota desberdinak, networking, segurtasuna eta abar.
CPDa birtualizatzen dugu zerbitzuen eskuragarritasuna handitzeko eta sarearen errendimendua hobetzeko, IT sistemen kudeaketa sinplifikatuz eta negozioaren jarraitutasuna finkatuz. Vmware, hyper-v eta promox-en oinarritutako zerbitzarien birtualizazioa.
Aurrekontua, gaitasuna eta errendimendua oinarri duten beharretara egokitzen diren biltegiratze-irtenbideak eskaintzen ditugu. Behar horiei erantzuteko DAS, NAS edo SAN azpiegiturez baliatzen gara. Lehen mailako biltegiratze-fabrikatzaileekin egiten dugu lan, hala nola Emc, Fujitsu eta Netgear.
CPDa osatzen duten osagai guztien arteko bat etortzeari esker negozioaren jarraitutasuna definitzeko eta finkatzeko gai gara, sistema informatikoa tresna gardena izan dadin eta haren kudeaketa erraza izan dadin. Espero ez diren hutsegiteen aurrean datuak finkatzeko eta berreskuratzeko planak garatzen ditugu.